PLAY BUTTON

 

Urrezko olatuak atrapa

zituen sareetan Pedrok,

eta bere begiek distiraminez

hiru aldiz bakarrik ukatu zuten.

 

FAST FORWARD BUTTON (FFWD)

 

«Ordundik, diotenez,

tximista tximistarrian

bizi omen da tximistorratzari so».

 

REWIND BUTTON

 

Gizon arrakalatuak

soka lodizko sarea astinduz

gaueko aire beltza filtratzen.

 

PAUSE-FREEZE

 

Amodioz betetako esferak igerian

urrutiago Adan eta Evaren isladak

marrubia, jaten ari den emakumea

eta gizonak babesten dituen maskorrean.

 

RECORD

 

Huranonen begizuloetatik

bi bele kla kla kla

hilerrira hilarri bila

 

STOP-EJECT

 

«markoni»-ri bere zerebroa hardware batean bihurtu baitu.

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia