TRIPTIKOA
Caur raur dus videt
ZORALDIAREN HARRIA
«Maixu, opera nazazu
derrepente, nire izena
Lubbert Das da.»
— Atera harria arren,
deabruaren harria—
Emakume!, begira zure
liburuan, ni ez naiz
zoroa. Deabrua
jostatzen ari da nire
barnean.
Hi, praktikante!, bota
iezaizkidak hire
olio eta balsamoak,
Satanek ihes egin dezan.
«Maixu, opera nazazu
derrepente, nire izena
Lubbert Das da.»
INPERNUKO ATEA ZABALIK
Tximeleta hego erreen
txinparten argipean
Jainkoak zigorka:
Lujuria txerri
bihurturik erasoka.
Invidia lorabegi
erraldoi itotzaileez.
Avaricia balantza baten
orratza zartatuz.
Superbia eguzki-orduak
masta lez erabiliz
Decidia arrabitak eta
arpak heriotz-makina bilakatuz
Ira belarri labanak
zorrozki mehatxuka.
Gula landareak
bizitza-samurtasunak irentsiz
Osin borobilean
emakume eta txorien jolasak,
inguruan jendetza
adar-bakar, orein, katu
eta grifoen gainean
zamarikatzen
Paradisuko lau ibaiak
itsasoratzen diren bitartean
(begikara)
Amodioz betetako esferak igerian,
urrutiago ada-n eta evaren isladak
marrubia jaten ari den emakumea
eta gizonak babesten dituen maskorrean
(begikara)
gainean guzti honi begira txori-aldra.
(begikara)
El Bosco-ri. Berak ere «El Dorado» estetikoa bilatzen baitzuen
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia