Sargazos itsasoaren

                   kadentziak

orrialdea soseguz

bete digu, likidoz,

albatroen mugimendu

                  zuriz,

krabelin eta kandela

usain            sendoz.

Orrialdea tintaz

goldatzeari utzi diogu,

espaloian datzan

paperezko ontzi

                   bihurtuz.

Goizero kalea garbitzen

duen           haizeak

zure eskuetan

etzanarazi arte.

 

zerbait zor diedan guztiei, batez ere juan, ana, edurne, josetxo, patxi eta elenari, ordain bezala

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia