SEIGARREN ESKENA
SMIRNOV eta LUKA
LUKA: (Sartzen) Zer nahi duzu?
SMIRNOV: Ekar iezadazu «kvuas» edo ur piska bat! (LUKA ateratzen da) Eta zer nolako logika harena! sosik ere ez duk... eta ba al dakizue... ez dik diru kontutan pentsatzeko umorerik!... Emakumea, ehunetik ehun! Emakumeen trikimailuak! Horrexegatik, ez nian nahi izan sekula, ezta nahiko ere, emakumeekin traturik! Errezagoa diat polbora kupela gainean eseri, emakumeekin hitzegitea baino! Brrr. Hainbeste sutu nau «gona isatsdun» horrek, ikara bizian ere jarri nauela! Ikusi hutsarekin... urrutitik izanda ere, «ametsezko izaki» horietako bakar bat, amorruzko astinaldiak sortzen zaizkidak! Gutxi faltatzen zaidak lagundu esaka hasteko.
© Anton Txekhov
© itzulpenarena: Begoña Lasa
"Txekhov: Bi antzeki labur" orrialde nagusia