BOSTGARREN ESKENA

 

SMIRNOV bakarrik

 

SMIRNOV: Hara! Umorea!... Zazpi hilabete senarra hil huela!... Interesak ordaindu beste irtenbiderik ez diat nik ordea!... Horixe duk nik galdetzen dizuedana!... Ordaindu behar al dizkiat?... Ondo duk... Hire senarra hil huan... Umorea eta bestelako politasunak... Administratzailea, deabruak eramango ahal dik, kanpoan duk... Beno eta nik zer egingo diat, Kobratzaileetatik iheska joan hodeien gainetik, globo batean, ala abiada hartu eta burua hormaren kontra puskatu? Grusdev... Ez zegok etxean... Iaroschevich... bistatik aldegin zidak... Wuritzinekin erabat muturturik niok, eta gutxi falta izan zaidak leihotik behera botatzeko; Masutov-ek kolerina zeukak, eta beste hau berriz umore triste horrekin zetorkidak... Ez dik alu zikin batek ere ordaintzen!... Gehiegi mimatu ditudalako dena! Trapu bat nauk! Negarrontzi bat! Begiramen gehiegi zeukeat beraiekin! Baina, egon!... Ezagutzeko aukeran izango zarete! Ze arraio! Ez dituk txantxetan ibiliko! Hemen geratzen nauk eta geratuko ordaindu arte! Brrr... Su ta gar negok! Su gar! Amorruz zain guztiak dardarka zeuzkeat eta arnasarik ez diat ia!... Ene!... Gaizki sentitzen hasia nauk! (Oihuka)... Morroi!...

 

 

© Anton Txekhov
© itzulpenarena: Begoña Lasa

 

 

"Txekhov: Bi antzeki labur" orrialde nagusia

 

Anton Txekhov euskaraz