HIRUGARREN ESKENA
POPOVA eta LUKA
LUKA: (Sartzen, kezkatuta). Andrea... Bada hemen norbait zuregatik galdezka. Jakin nahi du...
POPOVA: Esango al zenion ba, senarra hil zenetik ez nagoela inorentzat.
LUKA: Esan diot, baina ez dit entzun nahi izan. Garrantzi handiko arazo batekin heldu omen da.
POPOVA: Ez nago i-no-ren-tzat.
LUKA: Esan diot lehen ere, hori da gizon malapartatua!... Haserretu egiten da eta gelan barrena sartzen da!... Jantokian dago jada!
POPOVA: (Nahigabetua). Ondo da. Esaiozu sartzeko. Zer nolako pertsona lotsagabeak aurkitzen diren! (LUKA ateratzen da). Ezin dut jendea eraman!... Zertarako behar ote nau?... Zertarako etorri behar du nere pakea urratzera? (Hasperen egiten du). Bai!... Konbentu batera aldegin beharko dut noski! (Pentsatzen geratzen da) Bai!... Konbentu batera!
© Anton Txekhov
© itzulpenarena: Begoña Lasa
"Txekhov: Bi antzeki labur" orrialde nagusia