BOSGARREN ESKENA

 

CHUBUKOV eta NATALIA STEPANOVNA

 

CHUBUKOV: Pikutara joan dadila! (Paseatzen asaldatuta oso).

NATALIA: Non aurkituko duzu halako alprojarik! Nork izan, hau ikusita auzoko zintzoengan fedea!

CHUBUKOV: Gizatxar hutsa da! Andratxapero hutsa!

NATALIA: To, arlote hori! Besteren lurrez nagusitu eta gainera irainka hasten da!

CHUBUKOV: Tximino hori, eta ezkontzeko baimena eskatzen ausartu da!...

NATALIA: Baimena eskatu?

CHUBUKOV: Horixe! Zurekin ezkontzeko!

NATALIA: Zer diozu?... Nirekin ezkondu?... Zergatik ez didazu lehenago esan?

CHUBUKOV: Horregatik perretxiku horrek... lukainka, horrek... fraka jantzi du.

NATALIA: Nirekin ezkontzeko?... Ai!... (Aieneka erortzen da butakan) Itzul dadila!

CHUBUKOV: Zertarako egingo du hori?

NATALIA: Azkar!... Azkar!... Zorabiatuko naiz!... Itzul dadila! (Nerbioetako atakea ematen dio).

CHUBUKOV: Zer gertatzen zaizu? Zer nahi duzu?... (Eskuak burura eramaten ditu). Zorigaiztokoa ni! Tiro bat emango diot ene buruari! Lepoa moztuko dut! NATALIA: Hil egingo naiz! Itzul dadila!

CHUBUKOV: Ah!... Banoa bai! Ez ezazula negarrik egin! (Aldegiten du).

NATALIA: (Bakarrik eta aieneka). Ederra egin dugu! Itzul dadila!

CHUBUKOV: (Presaka, sartuz). Berehala heldu da! Hitzegin ezazu zuk zeuk berarekin! Nik ez daukat horretarako, gogorik!

NATALIA: (Aieneka). Itzul dadila!

CHUBUKOV: (Haserretuta). Esan dizut heldu dela!... (errezitatzen). Umeak hazi eta neke bizi!... Lepoa moztuko dut!... Horixe baietz moztuko dudala! Iraindu badugu gizona, etxetik bota baldin badugu, zure erruagatik izan da!...

NATALIA: Ez, zureagatik!

CHUBUKOV: Hara, orain ni naiz orduan erruduna? (LOMOV agertzen da atetik barrena).

 

 

© Anton Txekhov
© itzulpenarena: Begoña Lasa

 

 

"Txekhov: Bi antzeki labur" orrialde nagusia

 

Anton Txekhov euskaraz