BIGARREN ESKENA
LOMOV, bakarrik
LOMOV: Hotzak nago, dardarka, examinatzera joan behar banu bezala... Ausartzea zen printzipalena... Gauzari bueltak ematen hasi banintzaion... zalantzan hasiko nintzateke, eta ideala, egiazko amodioa aurkitzeko itxaropenetan... sekulan ez nintzatekeen ezkonduko!... Brrr... Hau duk hotza! Natalia Stepanovna etxekoandre bikaina da, itxura onekoa da eta ikasia... Eska al dezaket gehiago? (Ura ematen du)... Urduri nago benetan, belarriko zaratak entzuten hasia naiz... Ezkontzeko ordua badut dagoeneko! Bai, bai, bada ordua. Hasteko, hogeita hamabost urteak bete ditut... adina esan dezagun kritikoa!... Gero, bizimodu ordenatua eramaten hasi beharra daukat!... Mina daukat bihotzean, etengabeko taupadak izaten ditut eta ikaragarri asaldatzen eta, ernegatzen naiz!... Ikusten? Oraintxe somatzen ditut dardarka ezpainak eta eskubiko betazalean tik nerbiosoa!... Halere, larriena niretzat, lo hartu ezina da, ohean sartu eta lo geratzen hasi bezain laster, ziztada somatzen dut bat batean ezkerreko saihetsean, Tik lepondora heltzen zait eta burura. Kolpe batez altxatzen naiz ero baten moduan, gelatik barrena ibiltzen naiz, ene burutik ezkutatu nahian edo, oheratzen naiz berriz lo hartzen hasi naizenean, berriz ziztada, Tik. Horrela hogei aldiz gutxienez! Medikuarengana joan beharko dut!... (NATALIA STEPANOVNA sartzen da).
© Anton Txekhov
© itzulpenarena: Begoña Lasa
"Txekhov: Bi antzeki labur" orrialde nagusia