ZUTAZ AMOROSKI
Zuk: Ene gerriarentzako maitatzen banauzu
Erreko zaren artino dantzatuko dut.
Nik: Hartuko zaitut erre aitzin.
Zuk: Ez duzu denborarik ukanen!
Nik: Allo; hola maitea? Nola zire?
Zuk: Ondo!
Nik: Huts egiten dautazu!
Zuk: Benetan?
Nik: Hutsa eta betea, biak batian!
Zuk: Nola batian?
Nik: Bakarrik zutaz ari naiz; hortako denetan zire!
Zuk: A, bai, ados, iratxo bat bezala, ez da?
Nik: Xoxoa, untzi bat naiz, betetzen dautazu!
Zuk: Bai, kontuz, ez ixuri!...
(Jon Casenave)