GAUEZ BAKARDADEAN

 

Gauez bakardadean

egoten naiz, ni, ez bazaude zu.

Gauez bakardadean

suak hartzen nau ta behar zaitut.

 

Zure uretik edan,

zure gorputzez ase,

zure bular leunak

laztanez bete.

 

Etzazu ezetz esan,

urduri zabiltz, kezkatsu.

Zuk ere arratsean

desioz beharko nauzu.

 

Ilunabarreko bakardadean

maitatuko zaitut beso artean,

gozatuko zera joku batean

eder zabaldurik lore artean.

 

Zure begi urdinak

bi izar galdu izango dira.

Zure bular leunak

suak harturik lehertuko dira.

 

Desiozko zeruan

ta ni zure barruan

gure sua euriak

itzali arte.

 

                        (Xabier Lete, 1968)

 

 

 

"Eros, eros..." orrialde nagusia