SANTA SEKULAN
Santa sekulan ez det ikusi
Bste orrenbeste kumeri,
Aita oyian exeri eta
Ama gañera erori,
Osasunakin urte askuan
Segitzen baye lan orri
Aurrera ere izango dute
Ankagorria ugari.
Diferentziak izaten dira
Amorraia ta eskallu,
Ori ere ezetz igual esango
Du zenbait txoro kaskalluk.
Gizasemien anka tarteko
Xortena eta koskalluk,
Oyek dirade esaten dute
Emakumien jostallu.
Jende danairi jartzen baiozu
Begiratua alaia
Iñoiz edo bein etorriko da
Zuen gustoko galaia.
Guk ezin aprobetxatu badeu
Kertenik gabeko laia,
Ordun zuek ere alper-alperrik
Txilbor azpiko zelaia.
Kasu eder bat gertau zitzaidan
Gazte samarra nintzela
Dama polit bat inguratu zan
Txis eiten ari nintzela.
Nezesidadez kunplitutzeko
Ura tokia etzala
Esan ziraden zeladorian
Alaba zarrena zala.
Inguratuta esan ziraden
Belarriaren ertzera.
Anai txikiya konformidadez
Oso makala etzera.
Iñularrian garai onakin
Baldin etortzen bazera
Nik gonak altxa, zuk prakak jetxi
Biok konponduko gera.
(Herrikoia)