OE-LAGUNAK
Ai bi andereñoak!
bat aiña besteño
zaituztet maiteño...
Biñok ukan zaituztet
apari-maikide,
irrika ta parre...
Alai-galaiki ere
bi biñok eta nik
edan txanpañetik...
T'orain oerakoan,
bi biñok enekin
izor-jolasa min...
Nola berezi, ordea,
bat bestea baño,
ene bi maiteño?...
Ta irurak ziran etzan
maindire gañean,
naspil likitxean.. .
* * *
Ta azpiko naiz gaiñeko
bi neskatoeri
mutilak, mozkorki.
Ai, bi andereñoak!
Bata aiña besteño
zaituztet maiteño...
(Nemesio Etxaniz «Irigoi», 1951)