GOAZEN LAGUN, GOAZEN...
Goazen lagun, goazen biak Atizanera,
urtzo xuri bat jalgitzen baita Atizaneko plazara,
hura nahi nikezu bildu neure sareetara.
Atizaneko plazan bada ihiztari abilik,
urtzoño hari jarraiki zaizko bat edo bia ondotik,
bainan ezin ideki diote hegalpeko lumatarik.
Belatxa bezain abil banintz joaiteko airean
urtzoño hura harrapa niro lurrean edo airean,
edo bertzenaz sar nindaite haren urtzotegian.
Baratzean zoin den eder julufrina lilia,
urtzoño harek erran zerautan zonbait aldiz egia,
gabaz ongi zerratzen zela haren urtzotegia.
Arantzeño bat nahi nikezu zure lurrean landatu.
Neure lurrean arantzerik landaturen ez duzu,
zoazi zure herrirat eta arantze lurrak han tutzu.
Itsasoan zoin den eder amu-arraina igeri,
urtzoetan ere badira bat bertzea iduri,
bainan hura ezagut niro izanik ere hamabi.
(XIX. mendean bildua)