PRIMADERAN GORA DIRA

 

Primaderan gora dira arbolak loratzen,

Imeoan alegeraturik lilia denean agertzen,

iruitera erotzen denean lurrerat erortzen.

 

«Ene maitea, zer duzu? Zerk hola xangrinatzen zaitu?

Ez du denbora luzea ainiza penetan sartu...

Plazeraren ondotik desplazera duzu...».

 

Mendia bete belarrez, begitartea nigarrez,

lan eginez urriki dut, bainan probetxurikan ez,

orai hemen niagozu sabeletik minez.

 

«Ogiak dire burutu, artoak ere jorratu,

primaderan egin lana udazkenerat agertu:

Ene maiteñoari... gerria loditu».

 

Errege gizon propirik, guarda gaztetan segurik,

Lekunberriko brigadan bat bada oroz gainetik,

neskatxen karesatzeko ez baitu parerik.

 

                        (XIX. mendean bildua)

 

 

 

"Eros, eros..." orrialde nagusia