APEZ BAT ZERBITU DUT
Apez bat zerbitu dut
amalau urtean,
jaun eta jabe egiñik
aren ondasunean,
Señora bat bezala
jauntzirik soñean,
pagu ona eman dit
orai atzenean.
Onela esan zidan
urtea bete gabe:
«Zure faltan nago ni
osasuna gabe».
«Atoz nere oiara
pasatzera gaube».
Pozik agindu nion
erreparo gabe.
Sazerdote batean
ez dira kabitzen
burutikan galdua
ezpada arkitzen;
jarritzen giñanean
graziak ematen
gauza reserbatuak
zizkidan esaten.
Joan den abendoan
eguerri jaietan
nere lagunarekin
endemas gaubetan
gustora egon nintzan
plazer andietan,
orduan jarri nintzan
loka arrotzetan.
Bederatzi illabete
urbillen urrian
justo kunplitu zitan
ogei ta bostean,
oñaze ta dolore
aundien artean
xita bat atera zen
ez ustekabean.
(Aetzak, 1830)