REKOKILART ETA ARRIEDER

 

          Arrieder

Rekokilart, zaude ixilik,

hola desesperatu gabe,

nik ene zankharteko xilo ua

begiraturen dit oro zure.

 

          Rekokilart

Ale, emazte arraka,

finezia gaiztoz bethia,

zien desiraren konplitzeko

tronpa ziniroie debria.

 

Deja, erran nahi duzu

zihaurtan duzun xilua

begiraturen duzula ene

oro, oso osua.

 

Badizu hamalaur urthe

hasirik duzula

segur nuzu ingoitik

erdia higaturik duzula.

 

          Arrieder

Arreta, Rekokilart,

untsa trunpatzen zira,

segur nuzu ordian beno

berriz handiago dudala.

 

          Rekokilart

Allo, arren, orai

behar dizugu retiratu

eta ene luma

zure izkiribiguan sarthu.

 

          Arrieder

Badizu hogei urthe

amorosturik nizala,

eta etzitadazut ihur ere

mintzatu zu bezala.

 

Allo, arren, Rekokilart,

har nezazu besapetik,

eta juan gitian khanberalat

libertitzera hebentik.

 

                        (Olhaiby, 1788)

 

 

 

"Eros, eros..." orrialde nagusia