LAUR KARBARIEN ERESIA
Laudenak ezpaitzakien
ber'egonik zer zaidien,
sorgin et'ohoinen lotsak
auzora laster zegien.
Hango atea, barax, jorik,
morroin bat han berekorik
ager zekion, begitartez
anderauren-gisakorik:
ustez zen anderaurena,
ager zezon bere pena
bai et'eska hur edo amo
apur baten ahamena.
Hark, zer zen gauz'ikasirik,
barnera sar erazirik,
eznez erregala zezan
bere zurati erautsirik.
Hanti landan er'urzeki
zezan, gogo handireki,
karbategira, bait'egin
karb'aldi bat han hareki.
Gero bertzen, urrundanik,
jin-herotsa hautemanik,
berhez ziten, brist'elgarri
pot eta besark'emanik.
(Arnaut Oihenarte, 1657)