GOIZIAN GOIZIK JEIKI NUNDUZUN

 

Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;

Ba eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;

Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan

Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

 

— Mus de Irigaray, ene jaona, altxa izadazüt büria;

Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?

— Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,

Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

 

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,

Mündü ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;

Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,

Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

 

Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khambern;

Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,

Zitru hurez ükhüzten nizün astian egün batian,

Astian egün batian eta ostirale goizian.

 

                        (Gabriela Lohitegi, 1640)

 

 

 

"Eros, eros..." orrialde nagusia