ADARRAK EMAITEN DIRA MIRABALLESEN

 

Adarrak emaiten dira Miraballesen,

Dozena mila florinen.

Zeruetarik etorri da Moisen

Egia esatera Errazkinen.

 

Mairaballesko etxeorri

leen oi zeritzan Zapatari;

Orain eman dio dardo horrek izen onori,

Andreoi erakusteko dantzori.

 

Adarrak emaiten dira etxe orretan,

Nori bere diruetan, arratsetan.

Argaitik oi dabil puñaltxoa paseaetan,

Pordoetxoa duela eskuetan.

 

Miraballesko jaunarenean

Adarrak ematen dira gotarik eztuanean;

Gota duen orduan buru txipia oi daduka koruan,

Etxeko larri oi dare korruan.

 

Anduraz beterik magalak,

Sendatzeko belaunak,

Joan oi zarizka andreak;

Atera oi dira andik bustirik begiak.

 

Konsolatu oi da Profetisarekin,

Eskuren duela Alferiz Matxin,

Askotan sartu oi zaka Abadesakin;

Andre ederrok orduan dantzatu ohi dira besteekin

 

Gosetez artu oi ditu andre ederrak,

zula ekusirik aren begi ederrak.

Enbidiosoak dira txaribaiaren begiak;

Alakoak dira aren eginak.

 

            In Dei Nomine Amen.

 

                        (Tolosa, 1619)

 

 

 

"Eros, eros..." orrialde nagusia