EMAZTEN FABORE

 

Irudi zait, emaztia dela gauza eztia,

donario guzietan guziz gauza emia;

gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia;

harzaz gaizki erraitia bilania handia.

 

Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik

nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk;

beso biak zabaldurik dago errendaturik,

gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik.

 

Io badeza dardoaz ere gorputzaren erditik,

ainguruiak bano haboro ez larrake gaizkirik,

bana dardoa ematurik, zauri'ere sendoturik,

bere graziaz ezarteintu elgarreki baketurik.

 

Nor da gizon modorroa harzaz orhit eztena

eta gero halakoa gaitz erraiten duiena?

Ezta gizon naturazko hala egiten duiena.

Zeren eztu ezagutzen hala ongi egina?

 

                        (Bernard Etxepare, 1545)

 

 

 

"Eros, eros..." orrialde nagusia