Seme jakintsua
Mutil bat hiritik etxera itzuli zen.
Etxean, bere aitak esan zion:
Uzta garaian aurkitzen gara. Eskuarea har ezazu eta zatozkit laguntzera.
Baina semeak, soro-lanak gogozko ez zituenez gero, hala esan zion:
Urte batzuk barrena aritu izan naiz zientzia ikasketak sakontzen, eta, mujiken hitzak ahazturik dauzkat. Eskuarea zer da?
Atera zen etxetik, eta, atarian, eskuarea zapaldu zuen, eta hara non, eskuarearen girtenak bekoki erdi-erdian jotzen duen. Orduantxe gogoratu bide zitzaion eskuarea zer zen; koskorrekoa igurtziz, honela hasi baitzen marmarrean:
Nor izan ote da eskuare hau hemen erdi-erdian utzi duen ergela?
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina