L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1994-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

—Berpiztu dezagun Aresti—

 

Iñigo Aranbarri

Barkaidazue, baina badira perfektuak ez diren egiak,

badira isiltasuna bizitzera behartzen gaituzten egunsentiak,

errazagoa genuke, izan ere, ez diren herrietan jaiotzea,

poema eder batean maitatzea,

lurmutur atlantiarrak garbitzen hiltzea,baina nekagarria da euria beti gora ari duela amestea,

baina Irlanda urrunegi dago gure seinaleak ikus ditzaten

eta astiro idazten duguzugandik nigana dator beti euria,

hegazkintxuak gabiratu dira,

abokatuak esan ditez dagoelabesarkada arrotz batekin kontaktuan jartzean urtzen den begirik.

 

Esan dizuet,legeak diraharakinaren aiztoak bezain amutsak,

ikusi egin behar ninduzukeen,

argiagoa da nire ahotsa baino

eztarrian hasi zaizkidan sastrapen bestaldetik,

eta ausartagoa nire baitaneta txikiapatera bat poliziaren helikopterotik bezalakoa,

herriak gorroto irakurgaitzak daramatza haitzetara

eta gutun guztiak, harriak balira bezala,

jausten dira gure teilatu gainetara.

 

Esan dizuet ,errazago genuke, izan ere, ez diren lekuetan jaiotzea

ozenago egin beharko genuke orru agian,jakiak erre,berba bakarreko pankartarako pintura ekarri,

itsas gaineko bidea bezain ederra,eta hala gaur egun atsegin ditugun itzalak marraztea,

muinoen atzekaldean galtzen diren telefono hariak

baina beti nahi izan du harriak eskuaren askatasuna.

 

Esan dizuet,lege inperfektoa,ardo mikatzeko intifadak.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.