L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1994-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Denboraren etenak

088

 

Ordulariek amaigabeko tiki-takean iharduten bitartean, gure inguruan dagoen guztia mugitzen da. Mugimendu "absolutoan" bizi gara. Lurra, bihotza, gizakiak, kotxeak, animaliak, ilargia eta abarren etengabeko mugimenduak (mugimendu absolutoa) denboraren gurpila mugiarazten du, edo alderantziz?? Ez dago ezer mugitzerik denbora epe baten barruan ez bada, beraz ez dago denborarik (denbora etena) mugimendurik ez badago. Noski, mugimendua zentzu zabalean ulertzen badugu, hots, izakiak tokiz aldatzeaz gain hauen baitan gerta daitekeen edozein aldaketa ere mugimendutzat jotzen badugu.

        Demagun Unibertsoaren mugimendu osoa (mugimendu absolutoa) eta honen denbora (denbora absolutoa) Unibertsoan dauden izakien mugimendu eta denbora erlatibo, partikulaz eta independentziaz osatuta dagoela (noski hau ez dela horrela, mugimendu eta denbora guztiak elkarrekin harremanduta baitaude, horregatik "suposatzeaz" ari naiz). Esandakoaren arabera ezin da neurtu ezertan aldatu ez den izaki baten denbora, ezinezkoa da hain zuzen ere mugimendurik ezean denbora ez delako existitu. Izaki horren denbora neurtzeko, mugitzen den beste izaki baten denboraren arabera egin beharko litzateke.

        Atzera eginez, izaki partikularren denbora-mugimenduaren etenaldia infinitora luzatu ezkero, ezinbestean geldiune edo etenaldi "absolutora" helduko ginateke. Unibertso osoan mugitu eta denbora erlatiboa duen izakirik ez balego ezinezkoa litzateke mugimendu eta denbora "absolutoaren" esistentzia. Beste era batera esanda kaos-aren antonimoa gertatuko litzateke.

        Eta... Zer da kaosa? Mozkortuta ohera sartu eta dena mugitzen hasten deneko sentsazioa??

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.