Amaia Irureta
Kanela usaina
bere gorputz izerditsuan
sartu zenean
parafinazko berogailua
bakarrik zuten lekuko
gela huts eta zaharkitu hartan
urteek denboraren poderioz
itsusituriko hormak
hezetasunak janak zituen
izotz tanta batek
bere gorputz leuna
deskribatzen zuenean
plazer zentzazioz blai
bere arrosa ezpainen ukitua
sentitzen zuen azalean
zetazko ile eraztunak
lainozko izaretan galtzen zirenean
bere lurrina airearekin urtzen zenean...
|