Carpe diem
Ene bisitariari (Saforen ahoz)
Marijose Kerejeta
Zatoz berriro nigana, galdu hori,
basa-piztien begiekin, zatoz ilean haizea duzula.
Hurbil zaitez berriro, animlia eder baten antzera,
zure mutiko-ezpainetan ezti gertatuko diren
hitz lizunak neri belarrira esatera.
Zuhaitzez haraindi gaua erortzean,
udaren azken amiltzea balitz bezala,
eta airea lokatza bezain lodi izango denean
amorratuaren modura besarkatu nahi zaitut
eta zure estatua-gorputza gupidarik gabe arakatu
eta zure gorputzeko gune bero eta lokartuak ferekatu
eta zuganaino igo arrastaka, galdu arte,
gizonek, erositako gorputzei esan ohi dieten
hitz berberak murmurikatuz.
Barkatu, agian beste zerbait esan behar nizun lehendabizi,
agian erotzeraino deiso zaitut,
haur batek kutxa itxi bat desio duen gisa
eta gero,. laztantzen zaitudan bitartean, eta zuk
ez nigatik irribarre bat ezpainetan duzula,
pentsatu, une labur batez besterik ez bada ere,
agian arrazoi duzula, agian amodioak
faltsua izan behar duela beti
edota traketsa, madarikatua izan nahi ez badu.
Ene bisitariari: Marijose Kerejeta, Ezezagun baten koadernoa; GK, Donostia, 1988.
|