- Orrialde nagusira itzuli - Zintzhilik aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Zintzhilik. 6 (1991-udaberria)
Txindoki
Gaur goizean, amets egin nahi nuke
baina mundu honetan ezin da.
Bizitzea nahikoa izan daiteke,
halaere, airean zerbait hutsik geratzen da.
Kea dena estaltzen du,
ez dago lekurik irudimenarentzat.
Negar egin nahi nuke
baina ez dago malkorik neretzat.