L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 5 (1990-udaberria) —<zint0624>




 

 

Gau ilunetik sorturiko gogoetak

 

Amai Aiama

 

Egunsentiak berekin ekarri ditu

Zure ametsa heriotzez bildu duten izpiak,

Itsasoko gesaletan blai,

Itsasoko arroketan,

Amets gordeleku,

Askatasun garraixiz erantzun diezu,

Gorrotoz,

Orain bai, betirako ilargia desiratuz

Baina ez errendituz,

Ez goldarkeriz,

Ilargi argitan ez bait da inoiz, inola, inon,

zure ahotsa agortuko.

 

 

 

   ... Ilargi betea dut maite,

        Kresala dut maite,

            Zutaz badut oroimen;

     Irteerarik gabeko zulo beltzean galdurik,

Itsasoko arroken kontra nire gorroto garratza,

             Eskuak loturik,

             Zangotik zintzilik,

             Ezpainak josirik...

                 Badut zutaz oroimen oraindik...

 

 

 

Lehioaren zirrizkutik zelatan ilargia

Nire atzetik

Malenkonia apur batez.

Nire ispiluan begiratuz, zu ikusi zaitut isladan

Zure begiek garbi hitzegin balidaten lez

Kemenez ausartu natzaizu parean

Bidegurutzean luzez egoteaz

Kontrolaezinezko desioak erditu zaizkit

Jakin badakidan arren nire fantasiak agian,

Ez duela, eta ez duela inoiz denborarik,

Unerik izanen etorkizunean.

 

 

 

Liburu zahar batean zanpaturiko

Lore siku bat bezala gogoratuko haut;

Ez bait da inoiz lorea ustelduko,

Ez sua amaituko,

Ez garrak itzaliko,

Luzaroan entzungabeko kanpai hotsen errepikan

Murgiltzen nauen grinaren gainetik bati dago

Hi ezagutzearena.

 

 

 

Ostadarraren atzetik jalgi-malgika

Itsasohoin bastart batek

Baurre ikaragarrian murgildurik

Dagoen itsasoari

Eztikeriaz

Irri eta marraz

Irrizuri eta irtirinkeriaz

Itsaslore eta itsaslakatzen irritsan

Itohoinak zeru goienetik begira dituelarik,

Lotsati ezkutuan dabilen eguzkiaren izpiei

Oxk egin die,

lapurtuz,

Istinga eta istilei bizi berri bat eman naiz

           Ordundik, goibel dago itsasoa

                                           Haserre...

 

 

 

Gauak badik halako zera hunkigarri bat

       Hire larrua gertutik usaintzeak bakarrik lasaituko,

              Aseko ninduke,

                     Ilargia eta izarrak bakarrik lekuko.

                            Aintzinako oroimen eta usainez inguraturik

Behin kanpandorreko ordularia eskatu nian,

Baita hik agindu ere

Polita duk lortu ezin daitezkeen gauzak eskatzea,

Eta baita aginduak izatea ere,

Bada esperantzarik nonbait.

Zer dira bada egun batzu,

Oroimenak bizirik badirau?

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.