L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 5 (1990-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

—Saltsategia—

 

Emilio Barberá

 

Andoni Egaña

 

Izen-deitura ez ohizko samarrak dituen gizon hau Mediterraneo aldetik dator. Eta guri, mendi artean bizi ginen gizon-emakume bizartsu, kankailu eta gotorrei alde hartatik iritsi zitzaigun lehen ere kultura. Orain artean ondo beraz.

        Baina harremanetarako, negoziorako eta trukerako ohitura eta zer ikasia ere paraje haietatik iritsi zitzaigunez, normala da Emilio Barberáren trebetasunak arlo horretan nabarmentzea. Abila azaldu baina benetan: ez zaio filiazio politiko jakinik ezagutzen, maila batetik gora konpontzen badakiela erakutsi du, hauteskundeak iritsi baino lehenxeago dimititzen asmatu du, bere errezean askok asmatzen ez duena...

        Irakasle eta ikasleekin nola moldatzen den besterik da. Nik ez dakit ezer baina alturetan burua makurtzen dakien askok, maila xeheagoetan beti zut mantentzen duela bai.

        Imajina zaintzen dakien gizona da bestalde, gure gizarte honen pusketa itxurazko bat bereganatu nahi duenarentzat ezinbesteko baldintza, eta horretan ez da gaizki moldatuko, zientzietako gizon preziatuta dela kontutan hartuta eta Gorordo Bilboko alkatearen adiskidea dela ahazten ez badugu.

        Nolanahi are, bezen garaia Valentzia aldetik Musika Banden ez den zerbait etortzeko. Orain arte ezagutzen nituen denak postu hoiek hartzera etorriak ziren.

        Eta jokurako garaian ere, Valentziarrak eta azpeitiarrak dira nik ezagutzen ditudan amorratuenak. Gero, noski, gordoa beraiei tokatzen zaie beti (Valentziarrei eh! azpeitiarrei hori ere ez). Errektoradutza ordea, ez da loteria. Merezi badu tokatuko zaio edo hobeto esanda, lehen konfiantza eman ziotenek berriz ematen badiote. Baina ez dakit... untzak gora bai baina ez du beti biderik zuzenean egiten eta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.