Hiri neska
J. Barandiaran
Behin ezagutu ninan hire txoko izkutatuena
Eta ezagutu ninan hik gorde huen berotasuna.
Hire larruan zehar ibili naiz
Ardia larrean bezala, mugarik gabe.
Hire irrifarrak ireki dizkit eguneroko ateak
Hirekin sentitu dudan erosotasunak
Bultzatu nau aurrera, naizena izan arte.
Nire baitan datzan indarra hik pizten dun
Hire baitan datzan indarra nik pizten diñat.
Hiretzako ditun nire gogoak eta ametsak
Hiretzako nire oroitzapen politenak.
Hire soinak duen graziak erotzen nau
Nire begirada hire gorputzaren bila.
Maitasunez desbordaturik
Hitzik gabe geldirik
bakarrik:
"Maite nazu
nik maite zaitudan bezala"
|