Aipu aipagarriak
"Ez dago mundu honeten ezer, arrazoia bezain egoki banaturik. Pertsona bakoitza, nahikoa duelakoan dabil."
(Renè Descartes 1596-1650)
"Behar ez duena erosten duenak, behar duena saldu behar izaten du berehala."
(Benjamin Franklin 1706-1790)
"Pentsatzen duzuna guztioi dagokie. Zurea soilik sentitzen duzuna da. Pentsatzen duzuna zeurea izatea nahi babuzu, sentitu egin beharko duzu."
(F. Schiller, poeta alemaniarra 1759-1805)
"Alferkeria, filosofiaren sustraia da."
(Hobbes, filosofo britaniarra 1588-1679)
"Beste norbaiten emaztea bezain ederra zen."
(P. Morand, idazle frantziarra 1701-1757)
"Aintza, uretan dagoen zirkulo bat bezala izaten da, ezerezean galtzen den arte, etengabe zabaltzen dena."
(W. Shakespeare 1564-1616)
"Isiltasuna, inoiz traiziorik egiten ez duen lagun bat da."
(Confucio 551 K.a,-479 K.a.)
"Talentu izatea, nork bere buruan fedea izatea da."
(M. Gorki 1868-1918)
"Niri, telebista guztiz hezgarria gertatzen zait. Norbaitek traste hori martxan jartzen duen bakoitzan, beste gela batera liburu bat irakurtzera joaten naiz."
(Groucho Marx 1895-1977)
"Ikasi dut, bizitza batek ez duela ezer balio, baina baita ere ezerk ez duela bizitza bat balio."
(Andre Malraux, idazle frantziarra 1901-1976)
|