L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 3 (1988-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Gasteizen euskal txoko baten alde

 

Kaixo lagun!

        BAGARE taldekoek eskutitz hau bidaltzen dizugu nor garen eta zeintzuk diren gure asmoak, jakin dezazun.

        Dakizun bezala Gasteizen ez dago euskal girorik. Hau ikusita, lagun talde bat bildu ginen, honi nolabaiteko irtenbidea emateko. Gasteizko euskaldun guztiak, bai euskaldun zaharrak, bai berriak, sakabanatuta gaude eta ez dugu elkar ezagutzen. Gure asmorik garrantzitsuenetariko bat, euskara kaleratzea da. Hemen Gasteizen, euskararen erabilpena euskaltegi eta ikastoletara mugatuta dago, eta horregatik ikusten dugu, euskara kalera ateratzeko beharra.

        Orain dela zazpi urte gutxigorabehera Gasteizko euskal talde guztiak bildu ziren Euskal Tokia montatzeko asmoz. Habe euskaltegi azpian egitea pentsatu zen, baina denborarekin ideia hau galdu egin zen. Hiru urte baranduago talde hauek bildu ziren berriro asmo berarekin proiektu bat egin zen (Las escuelas kalean lokal bat irakitzeko), Udaletxera aurkeztu zen baina honek ez zuen ezer esan. Beraz, proiektu hau berriro ahaztu egin zen. Geroago Euskal Herrian Euskaraz taldeak lokal bat eskatu zion Udalatxeari, baina ezetza jaso zuten. Ondorioz, talde baten beharra ikusten zenez, BAGARE taldea sortu zen.

        Euskal Tokia montatzeko genuen beharrik haundiena dirua zen, eta hilabete batez, alokatu genuen "Areitzak" taberna, dirua ateratzeko eta euskal giro jator bat lortzeko asmotan. Segidan, Gabonetan, gau pasa bat prestatzeari ekin genion, eta Ihauterietan, hauei buruzko hitzaldia eta keimada eta gozoki txapelketa.

        Bitartean, lokal bat bilatzen, estatutuak egiten eta Udaletxearekin harremanetan jartzen aritu ginen. Lan honen emaitza "Sardeak" taberna izan da. Bertan, taberna ez ezik, gelak ere izango ditugu, ekintza kulturalak eta ekitaldeak burutzeko.

        Lokal hau lortzeko dirua behar dugu, eta horregatik, kredito hipotekario bat eskatu dugu, baina honekin nahikoa ez izanik Bazkide kanpaina bat burutzen ari gara. Bazkide bakoitzak 500 pzta jarri beharko luke hilabetero, baina diruaren premia hain larria izanik, urte guztiko kuota aurreratzea erabaki dugu. Beraz, ahal baduzu, kuota hau aurrera dezazun eskatzen dizugu, 5000 pzta oraintxe ordainduz. Nahiz eta dirurik ez eduki, lasai egon, zure laguntza beti onargarria izango bait da guretzat.

        Bazkide izateko edota zalantzaren bat argitzeko, helbide honetan aurkituko gaituzu, 8etatik 10etara:

                AEK euskaltegia

                Pinto Kalea, 74 zenbakia

                Telefonoa : 28 97 80

        Bazkideen asanblada orokorra egingo dugu, eta komunikabideen bidez jakin araziko dizugu, non eta noiz izango den.

        Gure artean lehenbaitlehen ikustekotan agurtzen zaitugu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.