Olatz
Harri txintxarretan
odol putzu bat aurkitu nuen,
belardi hotzean
burhezur batekin topo egin nuen,
itsaso beltz, zabalean
arrain abisalak zeuden
bakarrik
ta zeru amaigaitzan
ixiltasun eta pakerik
hutsena.
Hirietan kea,
hatsa, olioa eta harri
bakartiak.
Zer dela ta hainbeste lasaitasun?
Zergatik ez dago hotsik, hitzik?
Mundua
laga dute
auskalo, orain
non izango ote diren.
Txinparta eta eztanda
entzun zitezkeen
azkenez,
gero,
ezer ez.
|