Arte txinatarra, hemengoa!
Xabi
Jendea eta ilargia, bideetan;
paperezko lehio guztiak sutan omen daude;
animali guztiak piztiaz maitemindurik.
Gaixorik eta bakarti,
begi-estalitako gizona.
Marmolaz jantzirik doana
salbatuko da bakarrik.
Datorkigun liderra, hori,
kristalezko txakurra daramana,
akatu bere jauregiko iskaileretan!!
Hortik datorren
begi-estalirik dauzkanak
zure gogoan dauden
sekretuak
begira diezaizkizuke.
Begiratu eta musu batez
hilko zaitu.
Belarritakoa, bortzakeriz,
kendu
eta
amildegira
botako dizu.
Hori azkena izango da.
Aurrerantzean,
ez negar egin!
Ez inoiz negar egin!!
begiak estaltzen dizkizun
zapi bioletak
zure negar beltzak
jan egingo dizkizu eta.
Lurrean bakarrik da basura,
basura garden eta hilgarria;
basura garden eta hilgarria
eta begi-estalirik
dituen gizona.
|