L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1986-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Beste egun bat

 

Luzi

 

Nik, gaur, paperaren aurrean jartzerakoan ezer alairik ez zitzaidala aterako jakin izan dudan bezala, nire protagonistak goizean, jaikitzerakoan, horrelako egun kaskarrak itxaroten ziola jakin izan balu... beharbada ez zen ohetik altxatu ere egingo egun guztian.

        Bai, badaude egunak, norberak ezer oker egin gabe, aldrebesak argitzen direnak eta horrela bukatzen direnak. Honako egun bat zen nire protagonistarena eta, ez ezer bereziagatik, ezelako berezitasunik gabeko egun triste eta monotono bat suertatu zitzaiolako. Ez zen astelehen ilun bat, eguzkia bere sasoian irten zen eta zerua argi-argi ez bazegoen ere, laino artetik eskaini zituen bere lehen printzeak, irratiak, goizero bezala albisteen berri eman zuen; munduan beti bezalako nahasia jarraitzen zuen eta Gasteizen Euskalherriko tenperaturarik bajuena iragarri zuen.

        Baina udazkeneko egun bat zen eta horrek nahitaez tristura edo melankolia kutsu batekin inguratzen du gure izpiritua (nirea, bai behintzat), ase eta gehiago hosto sikuak lurrera jausten eta txoriak bandadaka hegoaldera joaten ikusteak. Eta guzti horren gainetik, zen esanik ez, pasatu berria den udaren oroitzapenak, ohi den bezalako uda zoro eta mugitu baten ondoren datorren hausnarketarako atseden edo lanerako garai aproposa den udazkena. Hau bere edertasun bereziarekin ere, eskala handiago batetan ikusitako astelehenaren islada baino ez da; larunbata edota igande parrandero baten ondoren aldaz-behera, eta aldaz-behera horren oinarria geure burua, geure adimena, gertaera, egoera eta harreman guztien zergaitia eta nondik norakoa bilatzen ahalegintzen dena.

        Jone goiz jaiki zen, halabeharrak ohetik bota balu bezala, automata lez gosaldu eta goiz eta arratsalde lanari zetxekion: ikasketak zirela, lana, zinea,... garrantzitsuena eguna betetzea eta pentsamenduari asti gehiegirik ez ematea, hori da pnintzipala zeren hor sartuezkero... galdu egiten gara. Zaila izaten da horrelako uneetatik ihes egitea eta kontu honetan ere, egun hau ez zen salbuespen izan. Zer pentsatzen ote zuen eskubanatan kapazoak beterik, bere aldamenean zihoan andra lodi hark?, edo tontotuta bezala begiak eta ahoa zabal-zabalik eskaparateei begira zegoen beste hark?, eskean zegoen besteak?, edo bere lanean ziharduen kale garbitzaileak?... pentsatzen zuen ezer?.

        Ez zekien baina zihur zegoen, erantzuna ezetza izanda, jende hura pozago bizi zela; bizitza gehiegi konplikutu gabe zeren azken finean... zer gehiago behar dugu mundu honetan poztasun dosi bat ez bada?. Egun hartan, kalean ere ez zuen lagunen batekin topo egin, ez zuen ezta ere inolako ezagunik ikusi. Bere pentsamenduarekin pasiatzera edo, hobe esan, atzera-aurreraka ibiltzera mugatu behar izan zuen betiko gauzen aurpegi alaia ikusi, horrek patxada eta optimismo minimo bat eskatzen baitdu, zoritzarrez berari falta zitzaiona.

        Bizitzak ezin zuen inola ere alaia izan, baina gu, mundu honetara bota gintuztenezkero, gure papera ahalik eta ondoen betetzen ahalegindu behar genuen bestela hobe... akabatzea. Azken hori ere, behin baino gehiagotan pentsatua zuen baina besteei zor diegun errespetua izan zen bere burutik ideia hori uxatu zuen arrazoia.

        Bizitza honetan, zerbaiten bila goazela uste dugu, eta agian horrela izango da..., bestela... ez du merezi holako egunik bizi izatea, edo hobe esan jasan izatea... zertarako?.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.