L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1986-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ikasi, zertarako?

 

Iñaki Desormais

 

euskaratzailea: Txiki

 

Kalean ez baina beste modu batera eskean ibiltzeko?

        Ikasten den guztiarekin zeure bizitza arazo antagoniko batzutan alperrik galtzeko?

        Eguneroko bizitza eta bizitza akademikoaren artean kontraesana erabatekoa dela antzemateko?

        Geroago epaiketa judizialak leitzeko logika ikasi?

        Era guztietako erakunde ofizialetan bere eguneroko suntsidura eta erreziklaje hutsa ikusteko Zuzenbidea ikasi?

        Selektibitate gramatikalak gainditu ministroak kabestroak bailiren honetaz edo hartaz hitzegiten entzuteko?

        Gertakizun gaiztoak, kanpaina mafiosoak, kontrol basatiak, astakeri antisozialak, manipulazio masiboak, tirania morroituak eta terrorismoaren, militarismoaren, hiritartasunaren aginpide zorrotza, tranpa ibiltari den bizitza publikoaren buruen eskuetatik sufritzeko, nazioarteko pakto ederrak, konstituzio hunkigarriak, boterearen ihardunerako programa sutsuak ezagutu?

        Oso salbuespen gilhartsu eta kasuistiko batzu kendu ezkero kiratsak giza-lanbideari irria itxuragabetzen dio, informazioak esklabu egiten gaitu, tigre arnasa hartu gabe baino desodorante hoberik ez dago, zaletasun zientifiko ohoretsuen plantak egin eta lantokian histrionismo fisikoaren eta lozorro moralarenpean bizi.

        Gizarte eskizofreniko honek lozorroa du irauteko bide bakarra.

        Gauzak honela, moldatu ezinak gero eta arriskutsu eta latzagoak dira, birringarriagoak, axolagabekeri orokorraren errepresentagarriagoak.

        Artaldeak bizirik dirau, zozo, piztiari ardibanaka batzuk ematen.

(86/X/7, "El Diario Vasco")

 

 

        Eskutitz honekin zerikusirik izan dezakeen testu bat iresten dugu:

 

 

Tribunalak

 

Joseba Sarrionandia

 

Hauzitegiei buruz rnintzo zela, behin baten, Michel Foucaultek azaldu zuen badagoela tribunaletan iherarhia errito sail finko bat, aulki desberdinena, badaude, erropak, paper zigilatuak, mintzatzeko orden arautu bat, lengoaia bera ere fosilizatu eta berezia. Hauzitegietako errito guzi hori —esan zuen Michel Foucaultek— ez da hauzipetuaren errua ala inozentzia epaitzeko, iherarkia eta errito guzi hori tribunalaren inozentzia frogatzeko besterik ez da.

(Maiatzak 10)

Ni ez naiz hemengoa

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.