L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1986-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Laguna

 

Bai! pasiadatxo bat ematera joan beharko dut ia buru hau pixka bat oreatzen den edo!. Ez dakit hegoa dagoelako izango den baina oraingo egun hauetan ez dut ezer bere lekuan ez esan, ez egiten. Gaur ere hemen noa ni!. Eta txarrena Ixiltasun demontre hau!! barrurako pentsatzen hasten zara eta pentsatzen baduzu bakarrik gaitz erdi, txarrago da oraindik hitz egiten hasten bazara, orduan besteek jotzen zaituzte zorotzat.

        Alde hemendik! —esaten diot Ixiltasun beltz, sakor eta bildurgarri honi— baina hor dabil jira eta buelta... Hegoak tarrastatzen dituen horrien zarata datorkit orain belarrietara. Ah.... zein dotore dauden arbolak kolore orixka horrekin!. Ume kuadrila batekin gurutzatu naiz eta gehienek yoyo-ekin olgetan ziharduten. Aurten modan jarri ote bada?. Nik ere txikitan eduki nuen horrelako bat, aitak erosi zidan Karmen egun batez...

        Nere hankak automata batenak bezela doaz, nora?, zergaitik?, noiz arte?... Kanpora! —esan diot berriz nere buruaren jabe egin nahi duen sugezar horri...— Neure buruari barrezka nago orain, zelako tontokeriak egiteko gai garen laguna (lagunak) pozik edukitzeko!. Ah!, bihar ahaztu barik despertadorearentzat pila berria erosi behar dut, bestela ez dut lorik trankil egingo, joko ez duelakoan... Oraingoan agure zahar bat gurutzatu dut, oso txapel handi bat zeraman, euskalduna ote da?. Ezin jakin baina bardin da, bera begi lasai begirada bihotzeraino sartu zait.. Esperientzia, zelako gauza ederra den!. Baina sarritan zure haziak ere usteltzen dira... Bai, asteazken honetan ahaztu gabe amaren kuadroari kenduko diot hautsa, norbaitek ezer merezi badu, harek bai behintzat!. Atzo larregi jan nuen eta astun sentitzen naiz, gaur Ramadan-a egin beharko dut bestela, lehenago hain ederki dominatzen nuen gorputz honek neu dominatuko nau, eta hori falta zaigu bakarrik!

        Ene!, han lagun bat ikusten dut, —"Eh..!, itxoin pizkat!"—esan diot bere ondora heldu naizenean— irribarre bat eskeini dit, nahiz eta bere begietan barneko tristura agertu... lagunak... Ez gara konturatzen maitatzeko eta maitasuna adierazteko dugun premiarekin, bakarrik eta Ixiltasunaren zurrunbiloak harrapatzen gaituen arte.

        — Zinera joango gara ala? —galdetu diot.

        — Bai —erantzun dit.

        — Pelikula hau ikusi gabe ezin gara gelditu.

        — Ala bada, goazen barrura...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.