Itxaroten
B.A.B.A.
Aspertu, nazkatu, begiratu,
irudimenaren makinaria astun
guztia jarri omen da martxan.
Hau ez da itxaropen kontua,
eguneroko errealitate astun eta nekeza baizik.
Ez datorrela, badatorrela,
hemen dagoela, han dagoela...
Badirudi guzti honek aspaldi galdu zuela
beharko lukeen zuzentasun eta ordena.
Minutuek, eta baita segunduek ere,
behin eta berriro egiten dute eztanda
gero eta hondoratuago begiratzen duen
Begi ilun hoietan.
Baina zerbait badatorrela dirudienean,
konturatzen zara zure antzeko
arima galdu eta desitxuratu bat baino ez dela,
hala ere, agian ez da zure modukoa,
agian zu baino gehiago busti du
anabasaz beteriko itsasoak.
Dena dela, alboan daukazu;
eta hots batekin geldiarazi behar duzu
baina bere mugagabeko asperdura hormarekin
egin du topo zure erantzun gordinak,
eta horma horren aurrean
zeraman helburua galdu du.
Zure burua galdurik dakusazu
bidaltzen dizkizun erasoen aurrean,
bere jokoan erortzeko arriskuan zaude.
Dena galdu dela dirudienean, azkienean,
heldu da benetan itxaroten zenuena,
zure parera heldu da,
gelditu eta begiratu egiten zaitu.
Ahoa irekitzean barrura sartu, eta
orduan bakarrik sentitzen zara guztiz salbu.
Baina barruan ere arazoak, nola ez; KAKA!
Beste hogorleko bat igo du autobusak!!!
|