Sitting in the dock of the bay....
Badiako moilan eserita
bere bizitza olatuen gaziak gordetzen du
ezinegonaren usteltzetik.
Itsasoaren kresala soilik maitale
emakumezko izen gehiegi buruan,
Valparaisoko putetxe eskasenetako bezero,
badiako moilan eserita...
laster bukatu beharreko filmearen
fotogramak soul-ak argitzen ditu,
ahots zartatuz
eta bihotza eskuetan
sofrikario hutsez,
odol eta malkoen koktel hilgarriz
paraturiko ahapaldiak.
|