Malekoitik begira
Okendo
Kontzientziak gidaturik,
herriko toki apaleneraino
zuzendu naiz eguneroko albisteak
olatuak ekartzen dituen tokira.
Haserraldi luzeak
izaten ohi ditu itsasoak,
itsasoko indarrak ezingo du
sekula bukaerarik gabeko
lerro iheskor hori erdibitu.
Malekoitik so
itsasoa haserretu nahian nabil,
eta arerioaren odola
berton ixuriaz ere
ez dugu inoiz itsasoa baretuko.
Naufragatuko du arerioaren odolak,
eta alderantziz,
hondartzak tintatuko dira
tonalitate gorriz.
Begien bistan dut
bukaerarik gabeko lerroa,
lerro iheskorra,
eguzkia zerutik ibilian
eta azken momenturarte beldur,
baina azkenik gatibu da,
lerro iheskorrak lutoz jantzi du
eguzki zilindroa.
Hilobian sartu da eguzkia,
denboraren begien aurrean
bihar itzuliren da.
Malekoian,
ilunetan jada,
konturatzen naiz eguzkiak
gorputzak irakurtzen dituela,
eta gauez ilargiak
ez duela enkantu intelektual hori.
|