Inscription X
Fernando Pessoa
euskaratzailea: Sarri
Gu, hemen gautzanok, amoranteak ginen.
Geure egoerak ukatzen gaitu.
Ene esku galdua bere bularra
falta den lekuan desegiten da.
Ezaguna da amodioa, baina
anonimoa da amorante bakoitza.
Eder senditzen ginen. Mosuka zaitezte,
halantxe mosukatu ginen gu ere.
|