Time for love
Shaktale
Eskusu ezezagun zikinetatik
atera nahi nuke.
Eguzkiaren printz berogarriak
nire azal beztugabean gozatu.
Kantoi ilunetatik ihes egin
itxaropen kutsatu bakoen esperantzaz.
Alpeetako laku gardenetan gorputz
laster gorpu unatua murgildu,
itsasadar petrolioztatuetako zikinduretatik aldegin;
maitasun berriak aurkitzeko
benetako amodioarengan galduta jada fedea,
aspaldiko amets erotikoen protagonistak
behingoz ahantziz.
Zubi bat balitz bezala,
iragan iluna eta gero argitsua
banatzen dituzten metro estuak igaro,
lubakietara erortzeko beldurra eragotzi beharrean.
Alkoholaren ausardia faltsua bilatzera aspaldi derrigortua.
Bestaldean ZU aurki zaitzakedala jakinda,
jadanik ez dut mozkorrik egon beharrik gustora sentitzeko.
Garagardotan ito nituen gau misteriotsuetan
egindako astakeriez ohartu.
Maitasunaren pentagrama oraindik birjinetan
taiuturiko nota okerrez ohartu.
Eta benetako amodioaren
beldur barik, ZUREKIN BATERA
desioaren katu kaleetan barneratu.
Eskuen jokoa
mihien jokoa
gorputzen jokoa
orain ez dira gorpuak
lehenengo aldiaren lotsa barik hasi.
Zazpi kaleetako tabernetan zuritoak irensteko,
Gardako lakuko edozein herri alpinotako
luxuzko hoteleko gelaren batean
benetako BEROTASUNA idoroz
Budako gazteluan bibolin negartiak entzun
aurreko gaueko ajeak burmuina ziztatzen digula.
Gorbean, kanpin dendaren epelean,
elkarren sekreturik ezkutunekoak deskubritu.
Eta hegan hasi,
benetako askatasunaren jabe,
Gran Viako bankujabe putakumeak baino altuago,
zerura zuzen,
ZERURAINO
|