L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad1400>— Vladimir. Ale berezia (2000ko martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Munduko literaturzale guztiok, elkar gaitezen! Badakigu faxismoak aurrera egiten duela hortzak ez bazaizkio erakusten. Eta, oraingoan ere, beste behin, aurrera egin nahi izan du, gure sudurren aurrean. Vladimirtarrok gure poesia errezitalaren azken ahapaldiak irakurtzen ari ginela sartu zen polizia herriko gazteek beraien kasara antolaturiko etxe bakarrera. Ehundaka ekitaldi kulturalen aterpe izan den etxea, indarraren arrazoiz —faxismoak duen bakarraz— itxi digute. Gomazko pilotak poesiaren aurka. Negar-gasak marihuanaren kearekin nahastuta. Porrak gure bizkarretan. Adierazpen askatasuna zauritua. Okupazio militarra. Eta, literatura gorritua, odolez. Francisco Franco hil zen, baina lur azal azalean lurperatu zuten. Sarriri irakurri genion.

        Hau da alkate honen benetako aurpegia. Herri honetan, gazteriak behin eta berriro hitz egin du. Autogestioa. Manuela bizirik. Ez ditugu zuen liburuak irakurri nahi. Guk nahi ditugun idazleak irakurriko ditugu. Eta zuek inposaturiko olerkiaren etxean ez dute lekurik gure idazleek. Aspaldi lurperatu zenituzten. Eta guk biziarazten ditugu irakurtzen ditugun bakoitzean. Baina, zuen benetako aurpegia erakutsiz, berriro hil nahi dituzue. Ez dituzue entzun ere egin nahi. Eta zuen liburutegi bat inposatzen diguzue herriko gazteena den etxean. Ia euskararik ez dakien liburutegi bat. Dirulaguntzetatik soilik bizi den liburutegi bat. Baina liburutegiak ez du errurik. Aurre, beti bezala, faxismoari egin behar zaio.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.