L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 13. alea (1999ko abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Politika

 

Mumia Abu Jamal

 

Jendeak dio, politikak ez diola axola; ez dira ezertan inplikatzen eta ez dute inplikatu nahi, baina egitan, inplikatuak daude jada. Euren inplikazoa desinteres eta indiferentziaz mozorrotzen da. Sistemari eusten dioten milioika pertsonen isilpeko kontsentimendua da. Sistemari aurre egiten ez dietenen isiltasuna, konplizitate bihurtzen da, eta sistemak aurrera egin dezan laguntzen du. Beraien indiferentzia azaltzeko era guztietako aitzakiak darabiltza jendeak. Egoeraren onarpena justifikateko bidezidor modura ajinkoarengana ere jotzen dute. Legeaz eta ordenaz hitzegiten dute. Baina, begiraiozu sistemari, ikus ezazu egungo gure gizarteko ordena. Ikusten al duzu Jainkorik? Lege eta ordenik ikusten al duzu? Ez dago kaosa besteriik, eta legeaen lekuan segurtasunaren ilusioa besterik ez dugu. Injustiezietan oinarrituriko historia luze btean oinarritzen delako ilusioa bat: arrazakeria, krimenak, esklabutza eta milioika gizakiren genozidioa. Jendeak, sistemari aurre egitea kaltegarria dela dioen arren, egun, aurre ez egitea da kaltegarria.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.