L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 10. alea (1998-abuztua) —<vlad1007>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Françoise Kesteman

 

Françoise Kesteman

 

Françoise Kesteman 1950ean jaio zen Frantzian, sindikalismoan eta komunismoan murgildutako gurasoen eta senideen artera. Iraultzak eta herri zapalduen arteko elkartasunak bultzata, Europa utzi eta palestinarrekin bat egin zuen, Libano hegoaldean erizain modura arituz. Gerra bere gordintasunean ezagutu zuen bertan eta hainbat ahalegin egin zituen sarraski haien aurrean Europak erakusten zuen axolagabekeria salatzeko, idatziz, bidaiak eginez eta salaketak jarriz. Hil, 34 urte zituela 1984ko irailaren 23an hil zuten Saidan, komando palestinar batean borrokan ari zela.

 

"Bizitzak hemen tonak pisatzen ditu, egun bakoitza hilabetea balitz bezala. Bonben erruz, eta eguneroko hildakoengatik eta Israelen aurpegi zikinaren ttuagatik, astuna dira hain ohikoak diruditen gauzak. Janaria prestatzea, jostea, haurrak izatea edota telebista ikustea, esaterako.

        Jivagok, hamalau urte, soinuak azaltzen dizkit: Rashidiyeh-en gainean lehergailuak uzten dituena Haddad denean, uhinen soinua indartsuagoa da, hurbilago daude.

        Israel baldin bada, urrunago entzuten da.

                Hegazkinak, beti dira Israel

                Orain entzuten duzun zarata errepikatu hau, hemendik irtetzen da.

                Jivago algaraka ari da nire ezjakintasunaren aurren.

                Hegazkinak pasatzen dira, eta guk ontziak garbitzen jarraitzen dugu.

                Horrela doa bizitza.

 

        Zentzudun jarraitzen du bizitzak. Heriotza botatzen duten hegazkinen aurka. Eta etxeak suntsitzen dituzten lehergailuen aurka. Herri palestinarraren erabakia gardena da begirada bakoitzean, keinu bakoitzean, hitz bakoitzean.

        —Baladna Palestine. Palestina nire herria, nire lurra".

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

—Kesteman, Françoise: Morir por Palestina. Txalaparta, 1991 (espainolez).

Besteak beste, Yasser Arafaten hitzaurrea.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.