L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 9. alea (1998-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Salam, agur

 

Negu Gorriak

 

gure lurraldetik pasatzean

arabieraz mintzo zaretenoi

agur, salam, bejondeizuela

nazioarteko langileoi

 

maite duzuen jendea eta herria buruan

irratia piztu eta entzun musika

oroitzen gara chebba zahouania-z

kanta hau cheb hasni-ri eskainia da

 

baita berberiar diren guztiei ere

"amazight" edo gizon libreak

"matub ala fusila" oihukatuz

lunes-ek abesten darrai tamazight-eraz

 

ez dugu basamortua ahaztu nahi izan

gizon urdinen tuareg herria

naziotasuna ezagutua ez dutenak

iluntasuna argitzen duten erritmoa

 

marokoarroi                salam, agur

libiarroi                       salam, agur

tunisiarroi                    salam, agur

aljeriarroi                     salam, agur

mauritaniarroi              salam, agur

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.