L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 7. alea (1998-maiatza) —<vlad0705>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Lau hilabete betetzean

Ho Chi Minh

 

euskaratzailea: Iñaki Aramaio

 

1941eko udaberrian, Indotxinako lurrak japoniarren mende zeuden. Vietnamgo iparraldean komunista iraultzaile batzuk, Ho Chi Minh euren artean, Vietminh delakoa sortzeko bildu ziren, hau da, Vietnamen independentziaren aldeko elkartea. Japoniar eta frantziarrak gudukatu eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoa sortu nahi zuten, eta mendietan eratu zuten beren erresistentzia armatua.

1942ko udan Ho Chi Minh, talde hartako burua, Txina aldera abiatu zen ahiei frente elkartu bat proposatu eta txinar komunistak bisitatzera. Muga iraganda, ordea, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Orduan idatziak dira bere poemarik ezagunenak, Gartzelako Egunkaria izenekoan bilduak.

 

 

Gartzelako egun bat, libertateko mila urte

Aintzinakoen arrazoia!

Gizonarentzat ez den bizitza honetan lau hilabetek

Hamar urte baino gehiago zahartu naute.

Lau hilabetetan ia ez dut jan,

Lau hilabetetan ia ez dut lo egin.

Lau hilabetetan ez naiz arropaz aldatu,

Eta lau hilabetetan ez naiz behin ere bainatu.

Hagin bat galdu dut, ilea urdindu zait

Argal, zikin, deabrua bezala goseak urratua,

zauriz eta hazteriz estalia.

Zorionez, lasaia eta gogorra naiz,

Batere zalantzarik gabe,

Eta gorputzez hautsirik banago ere,

ene gogoa osorik dago.

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

—Ho Chi Minh: Gartzelako Egunkaria. Susa 1985. Iñaki Aramaiok itzulia Herrera de la Manchan..

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.