Jarraipenak, kontrolak, identifikazioak... gure herriko kaleak gazteriak kanta dezan prestaturiko eszenatokia bihurtu dira. Egurra jaso arren, ordea, guk ez dugu zer abesturik. Zipiak gure atzetik dabiltza. Herriko ehun argazkiak dituzte eta horiek erakutsiz dabiltza batera eta bestera, ea norbaitek zerbait gogoratzen duen...
Gogoratu? Baina nola arraio gogoratuko dira herritarrak? Zein hizkuntzatan esan behar diegu ezetz asteburuero jarraitu, probokatu eta identifikatzen gaituzten horiei? Ezetz, laoskua. Guk ez genuela sabotairik egin Titanic-en aurka. Guk ez genuela hondoratu untzia!
Errudunak behar dituztela eta laster datozela gure etxeetara? Etor daitezela. Baina aldez aurretik garbi utzi nahi dugu gero gure gelan topatu dutela esango duten izeberg hori ez dela gurea. Ezetz, laoskua. Titanic ez genuela Vladimirtarrok hondoratu, izeberg hori ez dela gure.
|