L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 4. alea (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Esnatu lurra, esnatu

 

negu gorria ez da oraindik

bukatu

udaberria hurbil dela iragartzeko

joaredunen zintzarriak entzuten

ditugu

neguko letargia astinduz

 

gonazpikoa, binaka errenkadan

ardi larruak, lurra iratzartzeko

ttuntturroa buruan eta zaldi-isatsa

izpiritu txarrak uxatzeko

 

esnatu lurra, esnatu

 

zintzarrien hotsak, barneak

kolpatuz

ihauteriaren hasiera adierazten

pagadi eta aritzadietan aritzen

diren

motozerrak geldiarazten

 

isiltasuna, basoan nagusitzean

inoiz mozut ezin izan zuten

enborrean

sarturik gelditu zitzaien aizkorari

begira, loratu zaio kimu bat

 

esnatu lurra, esnatu

 

esnatu lurra, esnatu

 

kimuak jaio, bizitza loratu

hastera doa izatearen zikloa

aiako harriak ere esnatuko dira

beren indarra barneratzen hasia naiz

 

hil zitzaigun lagun bakoitzarengatik

landatu genuen zuhaitza berpiztu da

lurra ohartzeko udaberria datorrela

ihauterietan mozorrotuko gara

 

esnatu lurra, esnatu

negu gorria agurtu, udaberria agertu

esnatu lurra, esnatu

kimuak jaio, bizitza loratu

esnatu lurra, esnatu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.