Gerra ez da amaitu. Eta Vladimir brigadaren lubakitik gogor salatu nahi dugu gure hilabetekariaren aurka etsaiak luzatutako azken erasoa. Izan ere, gure bazkidetza sarearen etengabeko hedatzearekin kezkatuta, inperio zapaltzaileak ez du guri eraso zuzena egitea beste biderik izan. Vladimir adierazpen askatasunaren irrintzi bat gehiago besterik ez da. Euskal herri eta auzoetan askatasunak bide egin dezan loratzen dira irrati, fanzine, aldizkari eta egitasmo ugarietatik bat gehiago. Eta horregatik aukeratu gaituzte gu oraingoan.
Laino gorriek estaltzen dituzten gure bazterretan gordeak dauden edota etsaiak bere eskuetan dituen kamaradek irakurtzen dute Vladimir. Milaka kilometrotakoa da gure bazkidetza sarea. Eta horrek min egiten die. Horregatik garestitu dituzte zigiluak. Kamarada urrunei Vladimir banatzea garestiagoa da orain. Baina literaturak eta odolaren koloreak preziorik ez duenez aurrera egingo dugu. Posta zerbitzuaren aurkako mendekua prestatzen dugun bitartean. Aurrera.
|