Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa
Ernst Toller
Ernst Toller
1939ko maiatzaren 22an hotel bateko dutxan bere burua urkatua zuen idazle honen liburuak, Alemanian, publikoki erre egin ziren. Antzerki egile ospetsua izan zen eta bere lan dramatikoak hogeita hamar hizkuntzatik gorara itzuli ziren. Bere obra poetikoa, berriz, ezezaguna da Gartzelan izan zen urteetan bisitak, paketeak, patioratzeak eta beste hainbat eskubide debekatu zitzaizkion. Naziek boterea hartu zutenean hasi zen bere atzerriratzea.
Ikaratu egiten naiz,
Goizean, zaindariaren etortzearekin.
Habia idoro eta
Lurrera botatzen du jestu bortitzekin.
Oi lehengo uda txorikumeen kontrako gerraldia!
Teilatuko gailur eta hegatzen kontra oldar egiten zen.
Patiora nindoanean
Gudazelai batean zehar banenbilen.
Ezinean, hegan inguruka, amak kexu.
X paragrafoa: Zigorretxearen hegaztiak edukitzea
Zigorraren betetzearen kontra doa.
Gizakiak Gizakiak
Libertatearen hegaztiok, non prestatu behar dizuet bizileku bat?
Preso bat naiz eta nire nahia ez da nirea.
Libertatearen aire bat kantatzen dut, zaindariak ohartarazten:
Presoak aire iraultzaile bat kantatu zuen.
Paragrafoek ez dute halakorik baimentzen.
Paragrafoak nagusi boteretsuak dira, gizakiak beren buruaren
gainean ezarri zutenak, zeren sena galdu egin baitzuten.
Eskuetan zigorrak daramatzate. Gizakiek diote:
Zuzenbidearen zigorrak.
Etxe honetako zigorrek diote: inkomunikazioa oherik janaririk
gabe patio idatz kantu irakur argidebeku indarreko atorra.
Zuek, ene ainarok, ezer ez dakizue zuzenbideaz ez zuzengabeaz
Hartaz, ezer ez dakizue paragrafoez ez zigorrez ere...
Liburutegietako arratoi zaharrentzat:
Gil Bera, Eduardo: Ezabatuak. Idazle alemanak. Pamiela, 1995, 36-43 orr.